Navarrabiomedeko – NUPeko talde batek ‘Staphylococcus aureus’ bidezko infekzioei aurre egitea lortu du, genetikoki eraldatutako birusak erabiliz

0
Patogénesis microbiana. Navarrabiomed

Navarrabiomedeko Patogenesi Mikrobianoaren Unitateak-NUP antimikrobiano berritzaile bat garatu du, Staphylococcus aureus bakterioak eragindako infekzioak ezabatzeko gai dena. Bakterio hori urtean milioi bat heriotza baino gehiagorekin lotzen da mundu osoan. Berrikuntza fase aurreklinikoan dago, eta birusen aldaketa genetikoan oinarritzen da, “Troiako zaldi” gisa jardun dezaten, bakteria horren barruan soilik sartuz eta suntsituz organismoaren gainerako mikroorganismoei eragin gabe.