Hernanin egin da Basque Segurtasun Foroaren bilera berri bat

0
  • Bingen Zupiriak eta Eider Mendozak lurraldeko segurtasunaren egoeraren eta ikuspegi integral batetik aurkezten diren etorkizuneko erronken azterketan parte hartu dute.

Basque Segurtasun Foroaren hogeita seigarren bilera egin da gaur arratsaldean Hernanin. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak parte hartu dute bileran. Horrez gain, Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil eta Zizurkil herrietako hainbat eragilek ere parte hartu dute topaketan.

Hernaniko Sandiusterri eguneko zentroak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, udalen, Ertzaintzaren, Osakidetzaren, enpresen eta eskualdeko elkarteen 35 ordezkari baino gehiago hartu ditu.

Prozesu parte-hartzailea Euskadi osoan

Hernaniko bilera Basque Segurtasun Foroaren hogeita seigarren bilera izan da, Urdaibai, Urola Garaia, Uribe Kosta, Urola Erdia, Gasteiz, Ibaizabal, Bidasoa, Mungialdea, Goierri, Debagoiena, Meatzaldea, Errioxa eta Arabako Mendialdea, Oarsoaldea, Bilbo, Aiaraldea, Urola Kosta, Lea-Artibai, Ezkerraldea, Debabarrena, Enkarterri, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko eskualdeetan egindako topaketen ondoren.

Basque Segurtasun Foroa parte-hartze prozesu bat da, ikuspegi integral batetik segurtasunari buruzko diagnostiko partekatu bat eraikitzeko. Prozesu horretan, hainbat erakundek, elkartek eta eragilek topagune bat dute kezkatzen dituen segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak…

Datorren astean, Basque Segurtasun Foroak bi hitzordu berri izango ditu Araban berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteekin bata, maiatzaren 19an Emakunderen eskutik, eta bestea maiatzaren 20an Bilbon gazteekin egingo dena.