Nafarroako Gobernuak 700.000 euroko inbertsioa egin du enpresa turistikoak modernizatzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko

0

Foru Exekutiboko Turismo Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri du Nafarroako turismo-establezimenduak eta bidaia-agentzien eta turismo aktiboko eta kulturaleko enpresen ekipamendua modernizatzeko eta berritzeko nahiz sektore turistikoaren eraldaketa digitalaren prozesua bultzatzeko laguntza-deialdia. Deialdiak 700.000 euroko partida du, eta interesa duten enpresek maiatzaren 28ra arteko epea izango dute eskaerak aurkezteko.