- EMA deialdiak 80.000 euro bideratuko ditu euskal nekazari emakumeen aitortza, lidergoa eta ikusgarritasuna indartuko duten proiektuetara.
- Laguntzak parte-hartzea, aitortza, ikusgarritasuna eta prestakuntza arloko ekimenak finantzatzera bideratuko dira.
Gobernu Kontseiluak EMA laguntzen 2026ko deialdia onartu du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko euskal nekazaritza sektorean, Nekazaritza Emakumeen Estatutuaren esparruan.
Deialdiak 80.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du, eta nekazaritza arloko erakunde eta entitateek sustatutako proiektuak finantzatzea ahalbidetuko du. Proiektu horiek emakume nekazarien eskubideen aitortza, haien ikusgarritasuna eta sektoreko erabaki guneetan parte-hartze handiagoa sustatzera bideratuta egon beharko dute.
Laguntza horien bidez, Eusko Jaurlaritzak indartu egiten du berdinzaleago, profesionalizatuago eta emakumeek euskal landa-ingurunean eta elikadura-katean duten rolari aitortza handiagoa emango dion nekazaritza sektore baten aldeko apustua.
EMA laguntzek nekazarien parte-hartze sozial eta politikoarekin lotutako jarduerak finantzatuko dituzte, baita elkartze-sareen sustapena, ustiategien titulartasuna eta titulartasun partekatua bultzatzea, prestakuntza eta gaitasun profesionala edo landa-eremuko erantzunkidetasuna ere.
Deialdia Euskadiko nekazaritza eremuan berdintasunarekin lotutako proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde, elkarte eta antolakundeei zuzenduta dago. Laguntzek proiektu bakoitzeko diruz lagungarri diren gastuen %80raino estaldura ahal izango dute, gehienez 12.000 euroko mugarekin ekimen bakoitzeko.
Deialdiak aukera-berdintasunean, ahalduntzean eta emakumeen presentzian aurrera egiten jarraitzeko helburua betetzen laguntzen du euskal nekazaritza eremuan.
Gobernu Kontseiluak onartu ondoren, EMA laguntzen Agindua laster argitaratuko da EHAAn, eta hortik aurrera eskaerak aurkeztu ahal izango dira. Eskaerak aurkezteko epea 2026ko irailaren 15era arte egongo da zabalik edo funtsak agortu arte.






