Ekonomia, Lan eta Enpleguak inklusioko bost proiektu esperimentalen jarraipena bermatuko du 2026an, ia 690.000 euroko inbertsioa eginda

0
  • Zuzeneko dirulaguntza horri esker, Inklusioko V. Euskal Planean ondoen baloratutako ekimenak sendotu ahal izango dira, eta Euskadin zaugarritasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonei laguntzeko ibilbideak indartu ahal izango dira

Gobernu Kontseiluak, Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu proposatuta, 688.596,94 euroko dirulaguntza zuzena ematea onartu du, 2026an inklusioko bost proiektu esperimentali jarraipena emateko. Proiektu horiek eraginkortasun eta eragin positibo handia erakutsi dute 2026ko Inklusioko II. Plan Operatiboaren esparruan. Plan hori Inklusioko V. Euskal Planaren baitan dago.

Laguntza horrek erantzuten dio 2025ean egindako ebaluazioari, hain zuzen ere, 2023tik aurrera garatutako proiektuei inguruan. Bertan, hainbat irizpide aztertu ziren, hala nola esku hartzearen eraginkortasuna, kalitatea, balio berritzailea, eraginkortasuna eta eskalagarritasun potentziala. Prozesu horren ondorioz, 5etik 4ko edo gehiagoko balorazioa lortu zuten bost ekimenek.

Sartu Taldea, Etorkintza Fundazioa, Bizitegi Elkartea, Margotu Elkartea eta Abarka Elkartea dira zuzeneko dirulaguntzaren erakunde onuradunak, eta, besteak beste, honako arlo hauetara bideratutako proiektuak garatuko dituzte: emakumeak ahalduntzea eta gizarteratzea eta laneratzea, auzoetako aktibazio soziokomunitarioa, behar konplexuak dituzten pertsonei arreta ematea eta gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden kolektiboei laguntzea.

Dirulaguntza horri esker, talde profesionalei, laguntza pertsonalizatuko metodologiei eta gizarte zerbitzuen, enpleguaren, osasunaren eta hirugarren sektoreko erakundeen arteko koordinazio sareei eutsi ahal izango zaie, dagoeneko hasita dauden ibilbideak etetea saihestuz eta esku hartzeen egonkortasuna bermatuz.

Erabaki horren bidez, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak indartu egin du gizarte berrikuntzarekin, aukera berdintasunarekin eta gizarte kohesioarekin duen konpromisoa, eta Euskadin pobrezia eta zaurgarritasun egoerak murrizten laguntzen duten esku hartze eredu egiaztatuen aldeko apustua egin du.