125 urteko sustraitzea, eraldaketa industriala eta Euskadirekiko konpromisoa ospatu ditu Bilbon Iberdrolak

0
  • Imanol Pradales Lehendakariak enpresaren urteurren-ospakizunean parte hartu du. Bilbon izan da hori, XX. mendearen hasieran Iberdrola sortu zen hirian

Iberdrolak 125 urteko historia ospatu du gaur Bilbon. Bizkaiko hiriburuan sortu zenetik enpresaren ibilbidean lagundu duten pertsonak eta erakundeak omentzeko ekitaldi instituzionala egin da. Imanol Pradales Lehendakaria izan da ekitaldian; bertan, enpresak Euskadin duen sustraitzearen eta munduko energia-konpainia nagusietako bat bihurtu izanaren garrantzia nabarmendu dira.

Lehendakariak José Ignacio Berroeta eta Ignacio Sánchez Galánek egindako lana azpimarratu eta eskertu du. Lehenengoa enpresako kontseilaria izan zen, 2023an zendua, eta bigarrena Iberdrola Taldearen egungo presidentea da. Biek egin dute lan Iberdrola Euskadiko enpresa eragileetako bat izan dadin, eta lankidetza publiko-pribatuaren ereduaren adibide izan dadin. Hala, Imanol Pradalesek etorkizuneko aukerak elkarrekin aprobetxatzeko deia egin dio Iberdrola Taldeari.

«Iberdrola lehen euskal industrializazioaren emaitza da. Eta 125 urte geroago, Euskadiko eta Europako industria eta teknologia berpizteari ekiteko funtsezko pieza da, berriz ere energia nahikoa, segurua eta lehiakorra eskatzen baitute, neurri handi batean gure aurrerabidearen eta etorkizunaren araberakoa izango baita”, azpimarratu du Lehendakariak, eta gaineratu du: «Bat gatoz sare elektrikoetan inbertsioa sustatuko duen eta EBk eskaintzen dituen tresna ekonomiko eta fiskalak baliatzeko estatu mailako esparru arautzailearen aldeko apustua egin behar dela. Gure enplegu eta jarduera industrialaren oraina eta etorkizuna ditugu jokoan, baita Euskadira proiektu berriak ekartzeko aukera ere».

Ekitaldian zehar, “Era de la electricidad” (Elektrizitatearen aroa) liburua aurkeztu da. Bertan, Iberdrolaren iragana, oraina eta etorkizuneko perspektibak azaltzen dira. Elektrizitatearen aroa kontzeptua Energiaren Nazioarteko Agentziak erabiltzen du ekonomiaren elektrifikazio-prozesua eta trantsizio energetiko globala definitzeko.