Astelehen honetan, maiatzak 25, IRIS Nafarroako Biologia Sintetiko eta Bioteknologikoko Plan Zuzentzailearen kontrastea egin da IRIS Poloaren egoitzan, Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileekin, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sustatuta. Nafarroako Gobernua Biologia Sintetikoa eta Bioteknologia bultzatzen ari da gure eskualdean, eta plana horren barruan kokatzen da. Horrela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua enpresa-arloan egiten ari den bultzada osatuko da.






