Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) nazioarteko udako eskola bat hartuko du astelehen honetatik aurrera. Bertan, adimen artifizialaren (IA) azken aldiko aurrerapenak eta biomedikuntza, neurozientzia, datuen gobernantza, politika publikoak eta segurtasuna bezalako esparruetan duen aplikazioa izango dira ardatz. «International Summer School on Artificial Intelligence. From Life Sciences to Governance and Security» (» Adimen Artifizialari buruzko Nazioarteko Udako Eskola. De las ciencias de la vida a la gobernanza y la seguridad») izenburupean, Iruñean egingo da datorren ostiralera arte eta nazioarteko 65 doktorego ikasle bilduko ditu.






