Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria Erriberako Ribaforadako ureztatze-sistemaren azpiegitura berriak ikusten izan da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria den Jose Mari Aierdirekin eta Ribaforadako alkatea den Tirso Calvorekin batera. Obra horiekin, Ribaforadako La Dehesa eremuko 547 hektarea ureztatzeko azpiegiturak modernizatzeko lehen faseari amaiera eman zaio, eta, horretarako, 10,5 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da, ureztatzaileen komunitateak jarritako 1,2 milioi barne.






