Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, urte hasieran, Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa berri bat sortzeko prozesuaren deialdia egin zuen, Euskadiko udaletako aldi baterako langile-beharrei erantzun arin eta eraginkorra eman ahal izateko.
Deialdiak 3.000 eskaera inguru jaso zituen, eta 990 lagunek, 639 gizonezkok eta 351 emakumezkok, gainditu zituzten martxoan Barakaldoko BECen egin ziren lehen kanporaketa-probak. Guztira, 740 pertsonak gainditu dituzte talde-dinamiken fasea eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egindako prestakuntza, eta bitarteko agenteen poltsan sartuko dira prestakuntza-ikastaroa osatu ahala.
Dagoeneko bost prestakuntza-txanda egin dira, eta, horri esker, Euskadiko 41 udaletatik jasotako eskaeren % 100 esleitu ahal izan dira, eta udaltzaingoen eskaerak osatu ahal izan dira uda aurretik eta udako festa eta ekitaldi nagusien aurretik.
Hauek dira egindako 226 esleipenak:
| Udaltzaingoa | Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA |
| AMOREBIETA-ETXANO | 1 | 1 | |
| AMURRIO | 1 | 1 | |
| ANDOAIN | 1 | 1 | |
| ARRIGORRIAGA | 1 | 1 | |
| AZKOITIA | 1 | 1 | |
| BAKIO | 2 | 2 | |
| BALMASEDA | 1 | 1 | |
| BARAKALDO | 1 | 1 | |
| BERMEO | 1 | 2 | 3 |
| BILBAO | 2 | 2 | |
| DEBA | 2 | 2 | |
| DERIO | 1 | 1 | 2 |
| DONOSTIA | 82 | 34 | 116 |
| ELORRIO | 3 | 3 | |
| ERMUA | 1 | 1 | |
| ERRENTERIA | 3 | 1 | 4 |
| GERNIKA-LUMO | 1 | 1 | 2 |
| GORLIZ | 1 | 1 | |
| HONDARRIBIA | 7 | 3 | 10 |
| IRUN | 6 | 2 | 8 |
| LASARTE-ORIA | 1 | 1 | |
| LAUDIO-LLODIO | 5 | 5 | |
| LEGAZPI | 2 | 2 | |
| LEIOA | 1 | 1 | 2 |
| LEKEITIO | 4 | 4 | |
| LEZO | 1 | 1 | |
| MUNGIA | 1 | 2 | 3 |
| MUSKIZ | 2 | 2 | |
| MUTRIKU | 3 | 2 | 5 |
| ORDIZIA | 1 | 1 | |
| OROZKO | 1 | 1 | |
| PASAIA | 3 | 2 | 5 |
| PLENTZIA | 4 | 4 | |
| SESTAO | 2 | 3 | 5 |
| UGAO-MIRABALLES | 1 | 1 | |
| URNIETA | 1 | 1 | 2 |
| URRETXU | 2 | 2 | |
| ZAMUDIO | 1 | 1 | |
| ZARAUTZ | 8 | 5 | 13 |
| ZUMAIA | 1 | 1 | |
| ZUMARRAGA | 1 | 1 | 2 |
| GUZTIRA | 160 | 66 | 226 |
Hautagaiek Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian prestakuntza osatu ahala osatuko dira lan-poltsak. Gaur egun, bost prestakuntza-txanda gehiago falta dira, eta horiei esker, udaren ondoren, 2026-2027 aldian, sor daitezkeen koiunturazko beharrei erantzun ahal izango zaie.
Prestakuntza juridikoaz, operatiboaz eta taktikoaz gain, hautagaiak armamentuaren erabilera seguruari buruzko prestakuntza espezifikoa jasotzen ari dira. Gaitasun hori 24/2024 Dekretuan ezarritakoaren araberakoa da, espazio publikoan armak eramateko aldez aurreko prestakuntza eskatzen baitu. Udalaz gaindiko poltsa denez, agenteak zerbitzu-eredu desberdinak dituzten udalerriei esleitu ahal zaizkie, eta, beraz, ezinbestekoa da prestakuntza egokia eta askotarikoa bermatzea. Horretarako, berrikuntza gisa, Arkauteko akademiak udaltzaingoaren eremuko adituak izan ditu, horiek arduratu baitira derrigorrezko prestakuntzaren fase praktikoa prestatzeaz eta gauzatzeaz. Guztira 56 adituk parte hartu dute, Andoain, Arrasate, Arrigorriaga, Azpeitia, Barakaldo, Basauri, Beasain, Bilbo, Donostia, Errenteria, Galdakao, Irun, Legazpi, Leioa, Oiartzun, Oñati, Portugalete, Trapagaran eta Gasteizko udaltzaingoetako profesionalak izan dira.






