Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialari Euskadiko Enoturismoaren Nazioarteko I. Biltzarra 2026 (Enoways) garatzeko eman beharreko zuzeneko dirulaguntza eta Biltzar hori antolatzeko eta gauzatzeko lankidetza-hitzarmena onartu ditu Gobernu Kontseiluan.
Dirulaguntzak 266.200 euroko zenbatekoa du, eta Biltzarra antolatzera eta gauzatzera bideratuta dago. Biltzarraren barruan, jardunaldi instituzionalak egingo dira Gasteizen, eta upeltegietarako bisitak eta beste esperientzia batzuk egingo dira Arabako Errioxan, Bizkaian eta Gipuzkoan. Besteak beste, honako elementu hauek finantzatuko dira:
- Edukien diseinua: Biltzarraren programa, hitzaldiak, dastaketak eta esperientzia-formatuak.
- Esperientziak eta learning visit-ak: upeltegietarako bisita teknikoak eta turismo enogastronomikoari lotutako esperientziak.
- Produkzioa eta logistika: «Euskadiko Enoturismoaren Nazioarteko I. Biltzarra 2026 (Enoways)» izenekoaren programa eta haren eduki guztiak diseinatu, kudeatu, kontrolatu eta koordinatzeko,
Proiektuaren gobernantza eraginkorra bermatzeko, aholku- eta gauzatze-izaerako kide anitzeko bi organo eratuko dira:
- Zuzendaritza-batzordea, inplikatutako entitate guztien ordezkaritza instituzionaleko instantzia gisa jardungo duena, proiektuaren koherentzia estrategikoa eta parte hartzen duten eragileen arteko komunikazioa ziurtatzeko eginkizunarekin.
- Biltzarraren Jarraipen Batzordea, ekitaldiaren koordinazio tekniko eta operatiboko organoa izango dena eta biltzarraren garapenari buruzko zuzeneko informazioa jasoko duena. Hitzarmen honetan aurreikusitako Jarraipen Batzordeak, Biltzarraren esparru espezifikoan, gainbegiratze- eta orientazio-zeregin aktiboa beteko du antolaketa-prozesu osoan.






