Barakaldoko Udalak udal ekipamenduetako kultur ikastaroen edizio berri bat aurkeztu du, guztira 170 ikastaro izango dituena (urtean 143 ikastaro eta 27 ikastaro monografiko). Kultura eta Herritartasun Gelak izeneko programak herritarrek gehien eskatzen dituzten ikastaroen eskaintza mantendu eta handitu egiten du, eta berrikuntza ugari proposatzen ditu eskainitako diziplinei dagokienez. Besteak beste, zeramika, sabel dantza, Katsugen undo japoniar gorputz-praktika eta tinta bidezko japoniar marrazketa Sumi-e teknika. Gainera, ikasleen eskaria dela eta, ikastaro aurreratuak eskaintzen dira, bitxigintza, kitarra, pilates edo Karibeko dantzak, besteak beste.
Euskarazko eskaintzari dagokionez, guztira 23 ikastaro programatu dira, euskara hutsean (17) edo modalitate elebidunean (6) ematen direnak. Horien artean, helduentzako (laburmetraia bat egin) eta haurrentzako (sormena garatzeko artea eta eskulanak) berrikuntza sortzaileak daude; familia osoarentzako proposamenak (ortuko landareak gure etxeetan); eta ongizatekoak (arnasketa: aktibatu zure gorputza).
Izen-ematea uztailaren 9tik irailaren 4ra bitartean egin daiteke. Pertsona bakoitzak aurreinskripzio bakarra egin ahal izango du, eta gehienez bi jarduera eskatu ahal izango ditu, jarduera kultur etxe edo gizarte etxe batean edo gehiagotan egiten den alde batera utzita. Eskolak urriaren 1ean hasiko dira.
BERRIKUNTZAK EGOITZA BAKOITZEKO
Clara Campoamor Zentro Zibikoa humanitate, zinema eta zeramikaren gunea izango da, 45 ikastarorekin. Urteko nobedadeak biltzen ditu, hala nola lettering, laburmetraia bat egin eta pintura tela gainean, eta bitxigintza eta kitarra ikastaro aurreratuak, azken hori aurten elebitan eskainia. Ikastaro monografikoetan landare landuak eta basatiak: zainketak eta erabilerak eta zeramikako hiru ikastaro emango dira, gaztelaniaz zein euskaraz, gosari joko bat, pikoteo kit bat eta pitxer mota desberdinak sortzen ikasteko
Gurutzetako Gizarte Etxean gastronomia, ongizatea eta argazkilaritza diziplinak nabarmentzen dira, 37 ikastaroko eskaintzarekin, eta horien artean gure argazki trebetasunak hobetzera bideratutakoak nabarmentzen dira: ikasi zure kamera erabiltzen, ikasi begiratzen: kultura bisuala eta argazkigintza, bidaietako argazkigintza eta argazkigintza eta bideoa: istorioak irudiekin kontatzea. Berrikuntza gisa, adinekoentzako estimulazio kognitiboa eta memoria ikastaroa sortu da, eta larruzko tekniken ikastaro aurreratua.
Zuazoko Kultur Etxeak zurezko, joskintzako eta osasuneko artisautzaren aldeko apustua indartu du. guztira 41 ikastaro antolatu ditu, eta honako berritasun hauek jaso ditu: Chi Kung, kosmetika naturala, Swing: Lindy Hop, arnasketa: aktibatu zure gorputza eta josketa eta bordatu sortzailea. gainera, maila aurreratuen eskaintzan kitarra eta panderoa sartzen dira, azken hau elebitan.
Retuertoko Kultur Etxean ongizatea, enologia eta dekorazio arteen modalitateak nabarmentzen dira, programatutako 28 ikastaroen artean sabel dantza eta Katsugen Undo, japoniar gorputz praktika elebitan emango dena, olio-pintura eta marrazketa, akuarela eta pastela bezala. Atal fisikoari dagokionez, yoga eta meditazioa eta gorputz dinamiken helduentzako ikastaroarekin osatzen da, baita pilatesen maila aurreratuarekin ere, ikasleen eskaerari erantzuteko sortua.
Azkenik, Burtzeñako Kultur Etxera hurbiltzen diren herritarrek eskaintza zabala izango dute dantzetan, yogan eta mantenu fisikoan, eta 19 ikastaro eskainiko dira bertan, besteak beste: Sumi-e: tinta bidezko japoniar marrazkia, Hiit funtzionala, sormena eta eskulanak garatzeko artea haurrei zuzendutako ikastaroa eta estimulazio kognitiboa eta memoria adinekoentzako ikastaroa, karibeko dantzen maila aurreratuaz gain.
IZEN-EMATEAK
Interesa duten pertsonek aukera desberdinak dituzte online izena emateko egoitza elektronikoaren bidez (BAKQ beharrezkoa da izapidea egiteko), telefono bidez kultur etxeetan eta gizarte etxeetan, edo 010 telefonoan (doako deia), udalerritik kanpoko deietarako: 944 789 200; aurrez aurre kultur etxeetan, gizarte etxeetan eta HAZn. Zozketa irailaren 8an egingo da eta ordainketa gutunak irailaren 10etik 17ra jaso ahal izango dira. Irailaren 17a izango da ordaintzeko azken eguna.
Auzokide guztiei jardueretarako sarbidea errazteko, ikastaroek hobariak jasotzen dituzte urtean 14.590,94 euro baino gutxiagoko familia-diru-sarrerak dituzten pertsonentzat.






