Bilbao Ekintzarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea, Ekintzailetzaren Biltzarraren lankidetza-esparruan datu pertsonalak lagatzeko (Gobernu Kontseilua 2026-07-14)

0

Gobernu Kontseiluan aurkeztu da Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Bilbao Ekintzak, 2025eko abenduaren 11n egin zen Ekintzailetzaren I. Biltzarrean bildutako datu pertsonalak lagatzeko, egindako lankidetza-hitzarmena.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarentzat, datu horien helburua izango da estatistika eta analisi agregatuak egitea, Euskadiko ekintzailearen profila aztertzea, ekintzailetzaren arloko politika publikoak ebaluatzea eta hobetzea eta etorkizuneko biltzarrak eta ekintzailetza sustatzeko jarduerak planifikatzea.

Datu pertsonalak deskribatutako helburuetarako bakarrik erabiliko dira, eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (DBEO) eta Datuak Babesteko Lege Organikoan (DBLO) ezarritako printzipioen arabera egingo da. Bi alderdiek beren datuen tratamenduari buruzko informazioa eman beharko diete interesdunei, barne direla arduradunaren identitatea, helburua, oinarri juridikoa, hartzaileak, kontserbatzeko epea eta dauzkaten eskubideak, hala nola datuak irispidean izatekoa, zuzentzekoa, ezereztekoa, datuen tratamendua mugatzekoa nahiz tratamenduaren aurka egitekoa eta datuen eramangarritasunerakoa. Informazio hori modu argi, zehatz eta eskuragarrian emango da.

Akordio honek ez dakar alderdien arteko ekarpen ekonomikorik, eta urtebeteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, eta hitzarmena sinatzen den egunean jarriko da indarrean.