Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzaturiko 2026ko udako Kultur programak uztaileko eskaintzarekin jarraitzen du, Foru Komunitatean eskaintza artistikoa deszentralizatzeko eta dinamizatzeko helburuarekin, eta, horretarako, hainbat herritako ondare- eta hiri-balioa duten espazioetan ikuskizunak doan eskaintzen ditu. Modu horretan, uztailaren 18ko eta 19ko asteburuan, programaren agendan bi proposamen berri izango dira, rock klasikoa eta flamenkoa.






