Motorzale bat hil da Gaubean izandako zirkulazio-istripu batean

0

Gaur, asteartea, arratsaldeko hirurak eta hogei pasata gertatu da istripua, A-2622 errepidean, Gaubea (Araba) parean. Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek abisua jaso dute motorzale batek auto batekin istripua izan duela eta osasun-laguntza behar zuela ohartaraziz.

Ertzaintza, Babes Zibila eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira biktimari laguntzeko. 69 urteko espainiar nazionalitateko gizona da, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute. Handik ordu batzuetara, hil egin da.

Ertzaintzak dagokion ikerketa abiarazi du, zorigaiztoko istripu horren nondik norakoak argitzeko.