Atzo, asteartea, 16:00ak pasata, Euskotrenek Donostiako Antigua auzoan egiten ari den obrako langileek Ertzaintzari deitu zioten, ibilgailu bat hesitutako esparrura sartu zelako eta barruan zihoazenek hainbat kable-bobina lapurtu zituztelako, jarraian, bertatik ihes egiteko.
Obrara joan ziren ertzainek gertatutakoaren berri jaso zuten, eta, handik minutu batzuetara, lapurretan parte hartu zuen furgoneta aurkitu zuten. Bi gizon zihoazen ibilgailuan, eta lapurtutako kablea aurkitu zuten barruan.
Inplikatuak Espainiako nazionalitatea duten 28 eta 58 urteko bi gizon dira. Azken horrek aurrekari polizialak ditu, eta ondarearen aurkako delitu bat egotzita atxilotu dituzte.
Beharrezko izapideak amaitutakoan, epailearen esku utzi zituzten atxilotuak.






