Nafarroako egoitzetako langileen soldata igoera ahalbidetuko duen Mendekotasun hitzarmen berria sinatu dute

0

Mendekotasuna duten Pertsonei Laguntzeko eta Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zerbitzuen Hitzarmen Kolektiboa gaur sinatu da Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan. Besteak beste, zaintza sektoreko profesionalentzat adostutako lan eta soldata hobekuntzak jasotzen ditu, eta, aldi berean, egoitza plazen eta eguneko zentroen finantzaketa publikoa indartzen du.