- Irailaren 7tik 11ra bitartean merkantzia arriskutsuak garraiatzen dituzten kamioiak ikuskatuko dituzte
Ertzaintzak kamioien zaintza eta kontrola indartuko ditu Euskadiko errepide-sarean, merkantzia arriskutsuak errepidez garraiatzen dituzten kamioiak zaintzeko kanpaina baten bitartez, jarduera hori arautzen duen nazioarteko akordioari (ADR) jarraituz. Ikuskapena irailaren 7tik 11ra bitartean burutuko da.
Besteak beste, ibilgailuaren dokumentazioa, plaken eta seinale laranjen erabilpena, sua itzaltzeko baliabideak, ekipamendu ezberdinak eta norbera babesteko ekipamenduak ere aztertuko dituzte. Egiaztatuko dute baimendutako gidatze-orduak gainditzen diren eta ezarritako atsedenaldiak egiten diren, takografoak funtzionatzen duen edo manipulatu egin den erregistroak faltsutzeko eta polizia-kontrolak saihesteko.
Istripu batean kamioiak tartean daudenean, ondorio larriak izan ditzake, are gehiago salgai arriskutsuak garraiatzen badituzte. Horregatik da garrantzitsua prebentzio-kontrol horiek egitea, Euskadiko errepide-sarean jokabide arriskutsuak saihesteko.
Kamioiak kontrolatzeko eta zaintzeko operatibo hauek, 2026. urterako Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiaren baitan programatu diren 33 kanpainen parte dira.






