Nafarroak udazken honetan Ipar Eszena Bideko sei ikuskizun hartuko ditu

0

Nafarroak irailaren 25 eta azaroaren 14 artean Ipar Eszena Bideko (IEB) sei ikuskizun hartuko ditu. Arte eszenikoen zirkuitu hori Nafarroako Gobernuak finantzatu du, parte hartuko duten Udalekin batera. Ikuskizun horiek, zehazki, Iruñean, Vianan, Arangurenen, Zizur Nagusian, Altsasun eta Zangozan egingo dira.