- Euskal Autonomia Erkidegoa 1.041.618 kotizatzaileko langara iritsi da, hilabete batean 87.112 kontratu zenbatuta eta kontratazioaren urte arteko hazkundea % 10,3 erregistratuta
Euskadik 1.041.618 kotizatzailerekin itxi zuen iraila, azken hilabetean 10.336 afiliazio gehitu ondoren (+ % 1) eta 23.348 gehiago 2025eko irailarekin alderatuta (+ % 2,29). 2007tik irailean izandako hazkunderik handiena da. Afiliazioaren portaera on horrekin batera, erregistratutako langabeziak gora egin du. Lanbideren bulegoetan 109.237 langabe zenbatu ziren irailean, abuztuan baino 2.389 gehiago, hau da, hilabete batetik bestera % 2,24 gehiago, eta duela urtebete baino 2.268 pertsona gehiago, zehazki, % 2,12 gehiago.
Datu horien konbinazioaren analisiak berresten du enplegua eta aukerak sortzeko gaitasuna duen euskal lan merkatu baten aurrean gaudela, kontratazioaren hazkunde garrantzitsuak markatutako hilabete batean. 87.112 kontratu erregistratu ziren irailean Euskadin, abuztuan baino 32.823 gehiago, alegia, % 60,5 gehiago. Iazko irailarekin alderatuta, 8.159 kontratu gehiago sinatu ziren, % 10,3ko igoera. Iraileko kontratu guztietatik 23.842 mugagabeak izan ziren, hau da, % 27,4.
30 urtetik beherakoek izan zuten kontratazio bolumen handiena, guztizkoaren % 42,9. Gainera, talde horren kontratazioa % 10,6 hazi zen, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektoreka, kontratazio bolumen handienak industrian, ostalaritzan, osasun jardueretan eta gizarte zerbitzuetan, administrazio jardueretan, garraioan eta merkataritzan kontzentratu ziren.
Lan merkatuan sartu berriak
Datuen analisiak erakusten du erregistratutako langabeziaren hazkundearen zati garrantzitsu bat lan merkatuan sartu diren eta lehen aukera bilatzen duten edo orain arte erregistroetan agertzen ez diren pertsona berriekin dagoela lotuta. Hazkundea, batez ere, gazteenen eta aurretik lanik ez zutenen artean izan zen.
16 eta 24 urte bitartekoen artean, 1.043 langabe zenbatu zituzten, eta 25 eta 34 urte bitartekoen artean, berriz, 757. Bi taldeek irailean erregistratutako lau inskripzioetatik hiru biltzen dituzte. Bestalde, aurreko enplegurik gabeko kolektiboan, 1.166 pertsona gehiago zenbatu zituen, eta langabeziaren hileko igoeraren erdia inguru azaltzen du.
Bai kotizazioen igoeran, bai langabeziaren igoeran, eragin nabarmena izan zuen atzerritarrak erregularizatzeko prozesutik datozen pertsonak erregistroetan sartzeak. Prozesu horri lotutako enplegu eskatzaile guztietatik, 2.901 erregistratutako langabeziaren parte dira, eta 1.831 jada okupatuta daude. Prozesua hasi zenetik 16.093 afiliatu daude Gizarte Segurantzan alta emanda, ezohiko erregularizazioaren ondorioz.
Por sectores, una vez concluido el verano, el paro aumentó en septiembre en los servicios, con 951 personas más; y finalizadas la vendimia y otras cosechas, creció el desempleo en el sector primario, con 219. En términos interanuales, el paro descendió tanto en los servicios, con 601 personas menos, como en la industria, con una reducción de 192 personas.
Sektoreka, behin uda amaituta, langabeziak gora egin zuen irailean zerbitzuetan, 951 pertsona gehiagorekin; eta mahats bilketa eta bestelako uztak amaituta, langabeziak gora egin zuen lehen sektorean, 219 langabe zenbatuta. Urte arteko datuei erreparatuz gero, langabeziak behera egin du zerbitzuetan (601 pertsona gutxiago) eta industrian (192 pertsona gutxiago).
Seinale positiboa da hilabete batean 1.041.000 afiliazioko langa gainditzea eta 10.000 kotizatzaile gehitzea, baina gure helburua ez da soilik enplegu kopurua handitzea. Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean nahi duguna da aukerak pertsona guztiengana iristea eta enplegu egonkor, inklusibo eta kalitatezkoa bihurtzea. Horregatik, arreta berezia eskainiko diegu enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboei.






