
Foruzaingoak eta Guardia Zibilak droga sintetikoak, batez ere speed-a, egin, faltsutu, gorde eta banatu egiten zituzten antolakunde kriminal bat desegin dute, Malandrona-Nautilus Operazioaren esparruan. Hamar fasetan egindako ikerketa bat izan da, zeinean 19 sarrera/erregistro egin diren eta atxilotutako 20 pertsonarekin amaitu den; horietako hamar espetxera eraman dituzte.





