Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 520.682 euroren truke esleitu du NA-5200 errepidea NA-5210 errepidearekin lotzen den bidegurutzearen eraberritzea, Buñuelgo udal-mugartean. Obra hori Guillén Obras y Proyectos SMri esleitu dio. Lanak 3 hilabeteko epean egin beharko dira.






