Gazte bat atxilotu dute Gasteizen neska-lagun adingabeari eraso egitea egotzita

0

Gasteizko Udaltzaingoak 18 urteko gazte bat atxilotu du genero indarkeria egotzita, neska-lagun adingabeari eraso egin ostean.

Adingabeak salaketa jarri zuen asteartean nagusi baten laguntzaz, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Erasoak, irainak eta mehatxuak behin eta berriro jasan dituela salatu du gazteak polizia etxean.

udaltzainek asteartean bertan atxilotu zuten gaztea, Adurtza auzoko inguruetan. Asteazkenean epailearen aurrera eraman zuten.