Gasteizen desagertutako neska adingabearen bila jarraitzen dute

0

Aurreko astelehenean desagerturiko Fatima Zohra Ebnallal 15 urteko adin txikiko neskaren bila jarraitzen du Ertzaintzak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak herritarren laguntza eskatu du eta informazioren bat duenak ertzain-etxera (945 064225) edo SOS Deiak zerbitzura deitzea eskatu du

15 urteko adingabea arabiarra da eta gorpuzkera argala du, 1,57 metroko altuera eta 46 kilo. Beltzarana da, eta ile beltz lisoa, begi handi marroiak, sudur txikia eta bekain iletsuak ditu. Kaki koloreko jertse bat, elastiko beltzak, zapatila zuriak eta eskolako motxila zeramatzan desagertu zenean.