Desagertutako 36 urteko gizon baten bila ari dira Getxon

0

Pasa den irailaren 17an Getxon desagertutako 36 urteko gizon baten bila ari dira Getxon, Euskal Larrialdien Boluntario Digitalen Elkarteak jakinarazi duenez.

Etxetik falta den gaztea 1,80 metro luze da eta 76 kilo pisatzen ditu. Bi tatuaje ditu: gurutze bat garondoan eta «Staf» letrak ezkerreko besaurrean. Gainera, orbain handi bat du eskuin besoan.