510 COVID-19 kasu positibo berri zenbatu dira azken orduotan Euskadin

0

Euskadin 510 kasu berri izan dira eta, guztira, 7.827 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.841 ospitaletan dira. Beste 32 pertsona hil dira; guztira, 444 Euskadin.

Lurraldeka:

  • ARABAn,447 kasu zenbatu dira. (horietatik, 313 ospitaletan daude).
  • BIZKAIAn,024 pertsona. (1.193, erietxeetan)
  • GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.356 da. (Horietako 335 ingresatuta).
 Apirilaren 3ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak GUZTIRA  kasu positiboak
ARABA 100 313 176 2.447
BIZKAIA 342 1.193 205 4.024
GIPUZKOA 68 335 63 1.356
GUZTIRA EUSKADI 510 1.841 444 7.827

Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sanchezek COVID19aren berri emateko eguneroko prentsaurrekoan azpimarratu duenez, dudarik gabe, hildakoen kopuru altuak jarraitzen du izaten mundu mailako pandemia honen alderdirik ilunena. Hala ere, ikuspuntu epidemiologikotik, egonkortze egoera batean gaude. Lehenik eta behin, kutsatuen kopurua hazi egin da, baina proben kopuruak ere nabarmen gora egin duen heinean. Atzo proba gehien egindako eguna izan zen, 1.576 burututa. Guztira, 19.627 proba egin dira. Azpimarratzekoa da atzo egindakoen %32ak soilik eman zuela positibo. Bigarrenik, eta aurreko asteko joera aldatuz, ZIUetako egoera egonkortu da eta ospitalizazioen kopuruak behera egin du. Azkenik, beste egun batez, handitu egin da alta jaso eta osatu diren pertsonen kopurua. Atzo, 257 pertsonek jaso zuten ospitaleko alta. Gaurdaino, 2.809 pertsona dira alta jasotakoak edota errekuperatuta daudenak.

Nolanahi ere, Sanchezek argi utzi nahi izan du ez dela oraingoa triunfalismorako unea, kontu handiz jardun eta erne jarraitzeko garaia baizik.