COVID-19ko positibo berrien portzentaia %15raino jaitsi da Euskadin, 208 kasurekin

0

COVID19ko 208 positibo berri egiaztatu dira azken orduotan eta guztira  11.226 pertsona dira Euskadin kutsatutakoak. Horietatik, 1.341 daude ospitalean.

Beste 28 hildako daude eta guztira 859 dira gurean koronabirusaren ondorioz zenduak.  Hala ere, egiaztatutako positiboen portzentaiak behera egiten segitzen du, atzo % 15eraino jaitsiz, orain arteko baxuena, hain zuzen ere. 1.367 proba egin ziren atzo eta, hala, guztira, aurreko astean hasitako testak kontuan hartuta, dagoeneko 40.168 proba egin dira Euskadin.

Ospitalizazioek beheranzko joerari eusten diote. Bien bitartean, osatuta edo ospitaleko alta jasota daudenen kopurua 5.193ra igo da. Hala ere, sailburuak berak iragarri du Osakidetzak erne eta prest jarraituko duela, gerta litezkeen gorakaden aurrean. Era berean, nork bere burua babestearen garrantziaz ohartarazi du Nekane Murgak, orain egiten dugunak baldintzako dituelako etorkizuneko pausoak.

 Hona datuak, lurraldez lurralde:

  • ARABAN055 kutsatu daude, eta horietatik 214 ospitaleratuta daude.
  • BIZKAIAN, 6.085 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 844 ospitalean daude.
  • GIPUZKOAN, 2.086 positibo daude, horietatik 283, ingresatuta.
Apirilaren 14ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak GUZTIRA  kasu positiboak
ARABA 21 214 273 3.055
BIZKAIA 152 844 450 6.085
GIPUZKOA 35 283 136 2.086
GUZTIRA EUSKADI 208 1.341 859 11.226

Nekane Murga Osasun sailburuak autobabeserako deia egin du berriro, hurrengo urratsak orain hartzen dugun jarreraren araberakoak izango direlako. Horren harira, prebentzio neurriak gogorarazi ditu, hala nola eskuak garbitzea edo segurtasun tartea mantentzea.

Maskarak erabiltzeari dagokionez, Osasun Sailak kartel bat argitaratu duela aurreratu du, nola eta zein egoeratan erabili behar diren azaltzeko, eta argitu du horiek ez dituztela inola ere ordezten aurretiazko eta funtsezko bi gomendioak eskuen garbiketa eta distantzia, alegia.