‘Dantza alfonbra gorrian’ ekitaldia atzeratuko da

0

Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Dantza alfonbra gorrian’ ekitaldia atzeratzea erabaki du. Ekitaldi horretan Bizkaiko akademietako ehun bat ikaslek dantzan egiten dute  Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Egun hori apirilaren 29a inguruan ospatzen da.

Salbuespenezko konfinamendu egoeraren aurrean, eta osasun baldintzek aukera ematen badute, 2020aren amaieran ospatuko da ‘Dantza alfonbra gorrian’. Aldundiak urtero antolatzen du ekimena, diziplina artistiko hori ikusarazteko eta dantza irakasleek Bizkaiko akademietan egiten duten lana aintzatesteko.

Gainera, Foru Erakundeak kultura oro har eta dantzaren diziplina bereziki ikusarazteak duen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Halaber, Foru Erakundeak Dantzaren Nazioarteko Eguna gogorarazi du egun horretako adierazpenarekin bat eginez. Edizio honetan, Gregory Vuyani MAQOMA koreografo eta dantzari hegoafrikarrak idatzi du mezua.