Atxilotu bat Legution, Ertzaintzaren tiro batzuk jaso ondoren

0
14 05 2008 legutiano - alava - vitoria - pais vasco - fotografo - 14 05 2008 legutiano - alava - vitoria - pais vasco - fotografo pablo vi¿as - atentado contra la casa cuartel de la guardia civil de legutiano realizado por eta

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Legutiona, Araban, gaur goizaldean. Atxilotua bi ertzain harrapatzen saiatu da, kontrol batean, eta ihes egin du; gerora, polizia-operazioan, tiro bat jaso du. Zaurituta dago, ez larri, eta Gasteizko Santiagoko ospitalera eraman dute; bertan artatu ostean, kartzelan sartu dute.

Ertzaintzak eitb.eus-i jakitera eman dionez, gertakaria asteazken honetako 21:00ak aldera hasi da, eta atxiloketa ordu batzuen buruan egin dute, goizaldean. ETBk jakin ahal izan duenez, gizona, kontrol batean, bi ertzain harrapatzen saiatu da, eta, gerora, ihes egiten ahalegindu da; Ertzaintzak baso-pista batean topatu du autoa, eta, ihesaldian, tiroketa bat izan da.

Atxiloketa eginda, gizona Santiagoko ospitalera eraman dute, zaurituta, ez larri. Gizonak, antza, polizia-aurrekariak ditu, eta kartzelan sartu dute.