Baserri bat erre da Karrantzan, sute baten ondorioz

0

Baserri bat kiskali da arratsalde honetan Karrantzan (Bizkaia) izandako sutean, Ertzaintzak  jakinarazi duenez.

Sua 15:30 inguruan piztu da, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko. Zorionez ez da inor zauritu, baina baserria erabat suntsituta geratu da.

Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira eta garrak itzaltzea lortu dute.