Donostia Antzerki Saria ‘Mami Lebrun’ antzezlanarentzat

0

Mami Lebrun antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko Donostia Antzerki Saria. Lan hori izan da, horrenbestez, epaimahaiaren aburuz, 2017an helduentzako antzerki konpainia profesional batek Donostian euskaraz eskainitako antzezlanik onena.

Xake Produkzioak konpainiak egin duen lehendabiziko lanarekin eskuratu du saria, eta 12.000 euro eta Chari Goienetxeren artelan bat jasoko ditu.

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an egingo dute, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango dute, eta ondoren lan irabazlea eskainiko dute.