Lan-istripuek %6,6 egin zuten gora 2017an Euskal Autonomi Erkidegoan

0

Lan-istripuek %6,6 gora egin zuten Euskal Herian lehengo urtean. Guztira, 33.564 ezbehar gertatu ziren iaz, horietatik %99,5 ezbehar arinak izan zirelarik. Istripu larriek, ostera, %20 behera egin zuten iaz, 32 hildakorekin.

Istripuen kopuruan “faktore ugarik” eragiten dutela uste du Osalaneko zuzendariak. Besteak beste, jarduera ekonomikoaren gorakadak lanorduen kopurua areagotu duela gogorarazi du. “Kontratuen behin-behinekotasunaren hazkundea” ere aipatu du Alonsok.

Azken urteetako datuen azterketa egin ondoren, lan-istripuen % 15 kontratuaren lehen hilabetean gertatzen direla ondorioztatu dute. Epe “kritikoa” dela azpimarratu du zuzendari nagusiak. Ezbeharren % 30 aurreneko urtean gertatzen direla gaineratu du.