Nafarroan muskuilu izoztu sorta kutsatu bat agertu da

0

Muskuilu izoztu lote kutsatu batengatik Valentziako Erkidegoan ezarritako elikadura-alerta Nafarroara hedatu dela jakinarazi du Foru Gobernuak.

Sorta horren parte bat Nafarroan banatu dela adierazi du, baina ez dela inor intoxikatu muskuilu horiek janda.

“Estrella Polar” markako muskuilu egosi galiziarrak dira, eta Osasun Publikorako Institutuak 015DOP-18 sorta geldiarazi eta erretiratuko du.

Sorta horretako muskuiluak ez jatea gomendatu du Nafarroako Gobernuak.