Kirol Txartela Pala Masterra hasi da

0

Atano III frontoiak hirugarren urtez hartuko du Kirol Txartela Pala Masterra. Txapelketa uztailaren 11n hasiko da eta hilabete bat iraungo du, abuztuaren 17 arte. Tarte horretan pala jokalari profesionalak, amateurrak, emakumeak eta gazte promesak ikusteko aukera egongo da.

Martin Ibabe kiroletako zinegotziak, Innpala-ko ordezkari Josu Urkijok eta txapelketan parte hartuko duten hainbat pilotarik parte hartu dute txapelketaren aurkezpenean gaur goizean Donostiako Udaletxean. Eta txapelketako nobedade garrantzitsuena da gazte promesak ere arituko direla. Eta bere partidak gizonezkoen txapelketako partiden aurretik jokatuko dira.

Bigarren urtez jarraian emakumeak Masterraren protagonista izango dira. Emakumeen koadroa bost bikotek osatuko dute eta abuztuaren 1ean hasiko dute txapelketa. Eta Masterraren helburua da pilotazaleen artean pala sustatzea.

Gizonezkoen koadroa Innpalako 10 pilotari profesionalek eta Real Sociedad klubaren pilota sailaren sei piltoarik osatuko dute. Bikoteak mistoak izango dira. Bi multzotan banatuko dira eta ligaxka bat jokatuko dute. Eta multzo bakoitzeko bikote txapeldunak finala jokatu du.

Martín Ibabek azpimarratu du, Donostia beti izan dela pilotari lotutako hiria, eta segidakoa gaineratu du: “Txapelketa honek Donostia Kirolarentzat oso garrantzitsuak diren bi ezaugarri betetzen ditu: lehena, pilota eta zehatzago erreminta sustatzea, eta bigarrena, emakumeen parte hartzea, hain zuzen ere, Udalaren apustu garbia”.