Pertsona bat hil eta lau zauritu dira Beran gertatutako istripu batean

0

Pertsona bat hil eta lau arin zauritu dira Beran (Nafarroa) izandako istripu batean, Foruzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra N-121-A errepidean jazo da, 08:30ean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, auto batek eta furgoneta batek talka egin dute.

Foruzaingoak bidea itxi behar izan du, eta Nafarroako suhiltzaileek ibilgailu barruan harrapatuta geratu den pertsona atera behar izan dute.

09:15erako, errei bat zabaldu dute, ibilgailuak txandaka pasaraziz. Ilarak sortu dira.