Euskaltzaindiaren mendeurreneko lehen ekitaldia egin da Baionan

0

Euskara Batua eta Ipar Euskal Herria izenburupean burutu da lehen jardunaldia. Historiaren errepasoa eginez, etorkizunera begira jarri dira parte-hartzaileak eta gai interesgarriak landu dituzte: emakumeek gordean egindako lana, euskalkien eta euskara batuaren arteko harremana edota euskararen batasuna.

Euskaltzaindiak eta Euskal Hirigune Elkargoak hitzarmena sinatu dute. Ipar Euskal Herrian euskara batuak izan duen bilakaeraz hitz egin dugu Xarles Videgain euskaltzain buruordearekin.