Langile bat hil da Gamarten, zuhaitz bat mozten ari zenean

0

Langile bat hil zen atzo Gamarten (Nafarroa Beherea), zuhaitz bat mozten ari zenean, ETBk jakinarazi duenez.

Lan-istripua asteazken arratsaldean jazo zen, herritik hurbil dagoen baso batean. Haritzondo baten adarrak azpian harrapatu zuen behargina.

Ezbeharraren tokira bertaratu ziren larrialdi zerbitzuetako langileek eta suhiltzaileak artatu zuten gizonezkoa, eta ondoren Baionako Ospitalera eraman zuten, helikopteroan. Bertan hil zen.