Elduaien-en, Teknologia berrien bidez, hizkuntzak ikastea erakargarriagoa izatea lortu dugu

0
Duela hiru urte hasi ginen Elduaienen teknologia berrien aldeko apustua egiten; internet-a
ikasgela guztietan jarri, tamaina handiko pantaila taktikak ipini eta, azkenik, plataforma
propioa sortu dugu ikasleek beharrezko dituzten baliabide guztiak eskura izan ditzaten.
Helburua bakarra, hizkuntzak ikastea erakargarriagoa eta errazagoa izatea.
Testuliburuak baztertu gabe, papera eta euskarri digitalak uztartu egiten dira eta saioak
erakargarriagoak bilakatu dira, ikasleen interesa eta motibazioa piztuz. Gainera, klasetik kanpo ere norberak nahi duenean gure Formakuntzarako Campus Virtualean sar daiteke eta bertan ikasten jarraitzeko aukera du. Gurasoek ere Campus-aren bidez beraien seme-alaben jarraipena egiteko aukera dute: ikasketa programaren jarraipena, etxeko lanak, asistentzia, etab.
Deskontuak familientzako
Era horretan, hizkuntzak ikasi nahi dituzten familientzat deskontu bereziak ditugu. Familia
Ugariek, esaterako, matrikula erabat doan eta familiako kide bakoitzaren hileko kuotan %12ko deskontua eskuratu dezakete. Familiako bigarren kideak hizkuntza ikastaro batean izena emanez gero, ikastaroko matrikulan %50eko deskontua lor dezake eta hirugarren kideak, matrikula doan izango du. Familiako laugarren kideak, aldiz, bai hizkuntza ikastaroaren matrikula bai ikastaroa bera erabat doan izango ditu.
Informazio gehiago www.elduaien.com orrian.