Figaroleko gizon bat hil da Cadreitan, kamioi batek eta auto batek talka eginda

0

Nafarroan, 54 urteko gizon bat hil da Cadreitan, kamioi batek eta auto batek izandako istripuan. Figaroleko bizilaguna da hildakoa.

Ezbeharra goizeko zazpiak aldera gertatu da, N-121 errepidean.

Larrialdietarako zerbitzuak eta Foruzaingoa istripua izan den tokira bertaratu direnerako, auto gidaria hilda zegoen. Kamioilaria, ostera, onik dago.

Errepidea garbitu bitartean, foruzainek bideratu dute ibilgailuen joan-etorria.

Nafarroako Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.