Elorriko taberna bateko nesken komunean kamerak aurkitu dituzte

0

Elorrion, taberna bateko nesken komunean kamerak aurkitu dituztela jakinarazi dio Segurtasun Sailak eitb.eus-i.

Euskadi Irratiak zabaldu duenez, salaketa sare sozialetan zabaldu dute bideo batean, eta horren arabera, joan den uztailean kamera bat topatu zuten Elorrioko erdigunean dagoen taberna batean; eta, orain aste gutxi Ertzaintzak beste bat aurkitu duela egiaztatu du Segurtasun Sailak.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko eta Elorrioko gizon bat auzipetu dute.

Mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du erasoa gaitzesteko ostegunean, 19:00etan, herriko plazan.