Ernaiko kideak Bilboko epaitegian kateatu dira ‘injustizia patriarkala’ salatzeko

0

Ernai ezker abertzaleko gazte erakundeko hainbat kide Bilboko justizia jauregian kateatu dira gaur, asteazkenarekin, indarkeria matxista eta «injustizia patriarkala» salatzeko.

Gazte antolakundeko 12 bat emakumek, denak beltzez jantziak, parte hartu dute azaroaren 25aren harira antolatutako protestan. Horietako batzuk Bizkaiko Auzitegiak Bilbon duen egoitzaren aurrean kateatu dira; beste bik pintura gorria bota diote euren buruari.

Ernaik sare sozialen bitartez salatu duenez, «epaileek sinisten ez gaituzten bezala, guk ere ez diogu haien justiziari zilegitasunik ematen». Hartara, «injustizia patriarkalaren» aurreanautodefentsa eta borroka feminista aldarrikatu dute.