Pertsona bat zauritu da A-15ean izandako zirkulazio-istripuan

0

Hainbat ibilgailuk, kamioi bat tartean, istripua izan dute gaur (asteartea) goizean A-15 autobideko 85. kilometroan, Zaragozako noranzkoan. Gutxienez pertsona bat zauritu da, eta ospitalera eraman dute, Nafarroako suhiltzaileek Twitter bidez zabaldu dutenez.

Istripuan zauritutako gidarietako bat Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute, anbulantziaz. Foruzaingoa auto-istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.