Auto istripu larria izan da A-2122 errepidean, Lantaronen

0

Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakitera eman dionez, auto istripu larria izan da goizeko lehenengo orduan A-2122 errepidean Lantaronen, Trespadernerako noranzkoan.

Dirudienez, auto bat errepidetik atera da, eta suhiltzaileak ezbeharra jazo den lekura bertaratu dira. Ibilgailuak ez du bidea oztopatzen.

Istripua 09:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, hori dela eta, horren inguruko informazio gutxi zabaldu dute, oraingoz.