Barakaldoko institutu bat itxi egin dute, ‘egiturazko gabeziak’ antzeman ostean

0

Barakaldoko Antonio Trueba institutuan “egiturazko gabeziak” antzeman dituzte eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikastetxea ixteko agindua eman du.

Urte hasieran abiarazi zituzten institutua handitzeko obrak, baina teknikariek egindako txosten baten arabera, “eraikinaren erabilera zalantzan jartzen duten egiturazko gabeziak” antzeman dituzte.

Hezkuntza Sailak azaldu duenez, institutuaren zaharra dela eta gabezia horiek konpontzea konplexua izango litzatekeela kontuan hartuta, eraikina eraistea eta berri bat eraikitzea gomendatu dute teknikariek.

Gauzak horrela, eta segurtasuna bermatzeko asmoz, Hezkuntza Sailak ikastetxea berehala ixteko erabaki du. Asteazken honetan ez da klaserik izango eta datorren astelehenetik aurrera ikasle guztiak Bilboko Artazu Goikoa zentrora eramango dituzte.

Hezkuntza Sailak eta Barakaldoko Udalak adierazi dutenez, behin-behineko neurria izango da eta urtarrilean ikasle guztiak udalerri horretako Minas eraikinean kokatzen saiatuko dira.