Aske utzi dute Gasteizko campuseko erasoaren harira atxilotutako hiru gazteetako bat

0

Azaroaren 30ean EHUren Arabako Campusean izandako erasoarekin zerikusia dutelakoan atzo atxilotutako hiru gazteetako bat aske utzi du Ertzaintzak. Dena den, aginpide judizialaren aurrean agertu beharko du eskatzen diotenean.

Atxilotutako beste bi gazteek (20 eta 21 urtekoak) Gasteizko ertzain etxean jarraitzen dute epailearen aurretik igaro zain.

Iragan azaroaren 30ean, burua estalita zeramaten hainbat lagunek Letren Fakultateko ikasle bat jipoitu zuten. Sudurra eta masailalboa hautsi zizkioten eta ospitalean ebakuntza egin behar izan zioten.

Gaztea Espainiaren batasunaren aldeko hitzaldi batetik atera zenean jazo zen erasoa, eta biktimak salaketa jarri zuen.