Hiru lagun zauritu dira auto-istripuan Zuastin, AP-15eko ordainlekuan

0

Bi emakume eta gizon bat zauritu dira auto-istripuan Zuastin, AP-15eko ordainlekuaren hormaren aurka talka eginda.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, zirkulazio-istripua bart gertatu da. Nafarroako suhiltzaileak eta hiru anbulantzia bertaratuta, suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria ibilgailutik, harrapatuta baitzegoen. Zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.