Zinemaren historiari errepasoa Azkuna Zentroan, 50 klasikoren bidez

0

Azkuna Zentroak, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, zinemaren historia errepasatuko du 50 pelikula ezagunen proiekzioaren bidez.

Bihartik (urtarrilak 9) apirilaren 11ra, XX. mendeko ikonografiaren zati handi baten oinarria diren 50 maisulan egongo dira ikusgai: Federico Fellini, Jean-Luc Godard eta Agnès Varda zinemagileen lanak; Marilyn Monroe, Charles Chaplin, Carole Lombard eta Gene Kelly aktoreak erakusten dituzten istorioak…

Filmak asteazken eta ostegunetan ikusi ahalko dira, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin, eta sarreren prezioa 4,5 eurokoa izango da; 3,5 eurokoa AZ txartela dutenentzat.

Besteak beste, hauek emango dituzte: Otto e Mezzo, The Big Sleep, The third Man, Shanghai Express, Il Gatopardo, Modern Times, Singin’ in the Rain, Paris Texas… Ikusi programazio osoa.