Topatu dute Hernion erori zen hegazkinean zihoan bigarren bidaiariaren gorpua

0

Erreskate taldeek gaur topatu dute Hernio mendian, Errezilen (Gipuzkoa), atzo istripua izan zuen hegazkin txikian zihoan bigarren bidaiariaren gorpua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atzo arratsaldean pertsona baten hilotza topatu zuten, baina harekin batera zihoanaren arrastorik ez zuten atzeman.

Hala, goizean ekin diete berriro bilatze lanei, eta handik gutxira topatu dute hilotza.