Pertsona bat zauritu da Bermeoko Lanbide Heziketako ikastetxean izandako sute batean

0

kasle bat zauritu da gaur Bermeoko (Bizkaia) Lanbide Heziketako ikastetxean izandako sute batean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dioenez.

Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailu bat sutan hasi da 12:40 aldera ikastetxeko aparkalekuetan. Bermeoko institutu zaharrean izan da sutea, Atalde kaleko 8.ean. Gaur egun, Lanbide Heziketako zentroa dago han, eta, besteak beste, Mekanikako zikloa eskaintzen dute bertan.

Lehen datuen arabera, ikasleak pote bat zerabilen eskuan, baina oraindik ez dute argitu horrek piztu ote dituen garrak. Gazteak erredurak egin ditu aurpegian eta eskuetan, eta Gernika-Lumo Ospitalera eraman dute artatzera.

Bizkaiko Suhiltzaileen arabera, inguruan aparkatuta zeuden lau ibilgailu kaltetu dira.