2016an emakume bat hil eta zatitu izana egotzitako akusatua epaitzen hasi dira Araban

0

2016ko ekainaren 21ean zatituta agertu zen 60 urteko emakumearen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa hasi da gaur (asteartea) Arabako Probintzia Auzitegian. Fiskaltzak 20 urteko kartzela zigorra eskatu du maltzurkeriaz egindako erailketa delitu batengatik.

Fiskaltzak kalte-ordaina ere eskatzen dio, ehuna mila euro hildako emakumearen bi seme-alabentzat. Gizonak 43 urte zituen hilketa gertatu zenean.

Hilketa 2016ko ekainaren 16an jazo zen Gasteizko alde zaharrean; akusatuak eta biktimak eztabaida bat hasi zuten gizonaren etxebizitzan. Emakumea eta ustezko hiltzailea lagunak ziren.

Fiskaltzaren behin-behineko kalifikazio-idazkiak jasotakoaren arabera, halako batean, gizonak emakumea jipoitu zuen “hiltzeko asmoarekin”. Halaber, gizonak emakumea kable batekin lotu zuen; biktimaren nahasmendua aprobetxatuz, aurpegian eta gorputzean hainbat kolpe eman zizkion objektu kamuts batekin hil arte.

Fiskaltzaren esanetan, gizonak gorputza zatikatu zuen “desagerrarazteko asmoarekin”; horretarako, hainbat tresna ebakitzaile erabili zituen, esaterako, zerra eta labana.

Ondoren, ekainaren 16a eta 20a bitartean, biktimaren gorpuzkiak Zadorra ibaira botatzera joan zen Abetxuku auzora, Fiskaltzaren ustez.

Emakumearen gorpua 2016ko ekainaren 16an topatu zuten, gizonak ustez hilketan erabilitako tresneria guztiekin batera.